XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bethi goizean goizik abiatu, akhuluaz ernarazten dituela, malin eta ildoari hasteko lotsa diren, idi adar haundi, ezin iratzartuak.

Barazuza-harriak, lana erretch... oren laurden bat ez behar, larritu ogiaren, etzan-lasto-ez deus, lurrean edatzeko.

Garratz eta luze, laborarien lana: asteak ez aski aztaparrari esker, hazia ereinik, mailez-mail, goratzen ikusteko....

Emeki egina, laster desegina!.

Bizkitartean, zombat aldiz, erortzen baita harri-gogor dichuria, eta hamberze aldiz aitzurrari lotzen laboraria.

Zoin urrun barreatzen baita harri erautsia, eta hain urrun chutitzen, goizean goiz, laboraria!....

Behin ere ez agortu laborariaren oldarra, harri uhar lazgarriak.

Hara zergatik, harri hedoia zalaparta, edo ez zalaparta, Eskual-Herria berdin ferdail dagon, iguzki samurraren hats pean....

Iphar aldeko belarrak bezain ferde, arbola pizkor, eta belhar gordailez beztitua.

Ego aldeko eremuak bezain distirant, iguzkiaren zilhar argiaz, gain gainetik aphaindua.

Eskualdun mendichkak, daukan etche andanarekin, iduri magnolia, erramu basaren abarra, ainhitz lore chuhail ageri, hosto zabalen erdian.

Eskualdun gaztea, Eskualdun umea.

Laborariak, harri jaustearen ondotik duen thema, ogi landa chehatuaren alderat, zuk, ez duzua othe ukhanen, zure gogo, eta zure bihotzari buruz?....

Zure arbasoek ez dautzuzte bakharrik utzi, Jaungoikoak ontasuntzat eman, phentze eta landa, othar eta oihan, mendi eta itsaso....